Azpeitia nagusi, Herriartekoaren final zortzirenetako joanekoan

Atzoko partidako irudia. (Ilunpe)

3-0 nagusitu ziren Ilunpeko pilotariak Tolosaren aurka. Seniorretan, Markel Etxanizek min hartu zuen, eta Josu Uzkudun sartu zen haren lekuan. Itzulerako partida maiatzaren 28an jokatuko dute, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Atzo, maiatzak 19, jokatu zuen Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako joaneko partida, Frontoi Txikian, eta azpeitiarrak nabarmen izan ziren nagusi, Tolosa 3-0 mendean hartuta.

Unai Alberdik eta Mikel Unanuek 22-5 irabazi zuten kadete mailan; Jon Alberdik eta Julen Egigurenek 22-5 jubeniletan. Senior mailan, Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo 14-9 aurretik zirela, Etxanizek min hartu eta Josu Uzkudun sartu zen haren lekuan. Hala ere, 22-17 bukatu zuten partida Azpeitiko seniorrek.

Itzulerako partida maiatzaren 28an, igandez, jokatuko dute, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide