Hitzaldi eta aurkezpen zikloa antolatu du Napar Zuzterrak taldeak maiatzerako

Uztarria.eus 2017ko mai. 5a, 18:47
Zikloaren kartela.

Azpeitian, Aitzol Altuna izango dute gonbidatua hilaren 11n eta Juan Martin Elexpuru 31n, Baigera I-eko aretoan biak. Hirugarren saioa, berriz, Zestoan egingo dute hilaren 23an, Beñi Agirrerekin. Hitzaldi bakoitzaren amaieran afari-tertuliak egingo dituzte.

Nabarralde Fundazioko kide den Urola Erdiko Napar Zuzterrak tarteak hiru hitzaldi eta aurkezpen antolatu ditu maiatzerako. Bi liburu eta DVD bat aurkeztuko dituzte zikloaren barruan, horietako bakoitzaren egilearen eskutik.

Prestatu dituzten hiru saioetatik bi Azpeitian izango dira, eta hirugarrena Zestoan. Hau da egitaraua:

  • Maiatzak 11, Azpeitian. Aitzol Altunak Euskalduntze berantiarraren hipotesi faltsua eta Baskoniako Dukerriaren jaiotza prozesua liburua aurkeztuko du. Baigera I-eko aretoan, 19:00etan.
  • Maiatzak 23, Zestoan. Beñi Agirrek Atxorrotxeko Erdi Aroko gaztelua, denboraren talaiatik DVDa aurkeztuko du. Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Maiatzak 31, Azpeitian. Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburua aurkeztuko du. Baigera I-eko aretoan, 19:00etan.

Hitzaldi bakoitzaren amaieran afari-tertuliak egingo dituzte, eta nahi duten entzuleek izango dute parte hartzeko aukera.