Margotu dute bidegorria Artzubia etorbidean

Iazko urrian hasi ziren Artzubia etorbidea eta San Martin estrata bizikletentzat egokitzeko obrak, Udalerriko Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren barruan, herri barruko bidegorri sarea osatzeko. Behin San Martin egoitzaren pareko lanak bukatuta, urtarrilean hasi ziren Artzubiko zatiari zegozkion obrekin, eta dagoeneko margotu dute bidegorria errepidetik espaloiko zuhaitzetara arteko zatian. Zuhaitzetatik eraikinera bitarteko zatia bere horretan utzi dute, oinezkoentzako pasealeku gisan. Bidegorria San Martin estratatik ere igarotzen da, azoka plazaren atzeko aldetik, eta hala Enparan Dorretxearen aurreko bidegorria eta Landetakoa lotu ditu. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide