20. Korrika

Iraurgi Ikastetxeko txikienak korrika irten dira gaur euskararen alde

Uztarria.eus 2017ko api. 3a, 19:20

Biharko motorrak berotzen hasi dira gaur, astelehena, Iraurgi Ikastetxeko txikienak, eta eskolako jolastokira irten dira euskararen alde korrika egitera. Hala, bihar arratsaldean herrian egingo den Korrika Txikian parte hartu ezin duten haurrek egitasmoarekin bat egiteko aukera izan dute gaurkoan.

Goizean goizetik girotu dute ikastetxea musikarekin. Ondoren, 10:00ak aldera, 5 urteko haurrek pregoia irakurri dute gelaz gela, euskarak duen garrantzia lau haizeetara zabaltzeko. Behin pregoia leituta, korrika egin dute Haur Hezkuntzako eraikinaren patioan. Abesten eman diote amaiera gaurko festari, eta Behin betiko eta Euskararen Txantxangorria abestiak kantatu dituzte. 

Argazkiak: Iraurgi Ikastetxea.