Bihar, asteazkena, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko langileek greba eguna izango dute, eta Azpeitian ere izango du oihartzuna deialdiak. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako irakasle eta langile gehienek bat egin dute ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek "lan baldintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika" eskatuz egin duten deialdiarekin.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain gutxieneko zerbitzuak emango dituzte, legeak agindutakoaren arabera, baina eskolarik ez dute emango bihar, ez Haur Hezkuntzan, ez Lehen Hezkuntzan. Urola Ikastolan, berriz, ikastetxeko ateak zabalik izango dituzte eta gurasoen esku utzi dute seme-alabak eskolara bidali ala ez erabakitzea; hala ere, irakasleen %80k egin du bat greba deialdiarekin Urola Ikastolan eta, ondorioz, "normaltasun akademikorik ez" dela izango aurreratu dute.