Sansebastianak 2017

Mikel Olarte: "Gustatu egiten zait korrika egitea, zezenaren aurrean ibiltzea"

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 20a, 13:10
Mikel Olarte, sokamutil berria. (Julene Frantzesena)

Mikel Olarte (Azpeitia, 1994) lehen aldiz sokamutil aterako da igandean. "Ez nuen sekula pentsatu sokamutil izango nintzenik, baina txikitatik eman didate atentzioa sokamutilek. Gustatu egiten zitzaidan egiten zutena".

Nolatan sokamutil?

Beti ibili izan naiz zezenaren inguruan, betidanik dut sokamuturrerako afizioa. Sokamutilek galdetu zidaten atera nahi al nuen, eta baietz esan nien.

Gustuko duzu, beraz, sokamuturra.

Txikitatik dut sokamuturrean ibiltzeko ohitura. Azpeitian jendetza ibiltzen da sokamuturrean, eta neu ere bai. Gustatu egiten zait korrika egitea, zezenaren aurrean ibiltzea.

Etxetik datorkizu afizioa?

Bai. Txikitatik aitarekin ibili izan gara sokamuturrean arreba eta biok. Beraz, etxean ere bada afizioa.

Inoiz pentsatu al zenuen sokamutil izango zinela?

Ez nuen sekula pentsatu sokamutil izango nintzenik, baina txikitatik eman didate atentzioa sokamutilek. Gustatu egiten zitzaidan egiten zutena.

Sokamuturraren ibilbidean, zein duzu tokirik gustukoena? Eta gutxien gustatzen zaizuna?

Lasterka egiteko aukera ematen duten guneak gustatzen zaizkit. Batetik, Bustinzuriko Errebaletik Artzubira arteko tartea; eta, bestetik, Artzubitik plazara artekoa. Alde Zaharra ere gustatzen zait sokamuturrerako; izan ere, karrerek jokoa ematen dute. Bat esatekotan, gutxien gustatzen zaidan tokia Errebala dela esango nuke.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.