Sansebastianak 2017

Helduen danborradarako prestatzen

Uztarria.eus 2017ko urt. 19a, 19:28

Herritarrak ari dira dagoeneko helduen danborradarako prestaketekin. Danbor taldeetako kantinerak eta banderadunak ile-apaindegietan dira eguerdiaz geroztik, eta hainbat soziedadetan afaria prestatzen eman dute arratsaldea. 19:30ak aldean hasiko dituzte talde gehientsuenek afariak, eta danborrada 22:15ean abiatuko da Olazko Andre Mariaren plaza paretik.

Argazki gehiago ikusteko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.