Sansebastianak 2017

Azpeitiko labeldun danborrak

Uztarria.eus 2017ko urt. 16a, 20:26

Joxe Angel Arruti Oriyo-k egindakoak edota konpondutakoak dira datozen sansebastianetan Azpeitiko kaleak burrunbaz beteko dituzten danbor eta barrika asko eta asko; tartean, baita berrienak ere, aurten lehen aldiz parte hartuko duen Iraurgi Saskibaloiaren taldekoak. Aitarengandik jaso zuen lekukoa Arrutik, eta ondorengoek zer hautu egingo zain dagoela dio. Hala kontatzen du bideo honetan, danborrak nola egiten dituen erakustearekin batera.