150. urteurreneko ekitaldi nagusia abenduaren 23an ospatuko du Udal Musika Bandak

Erabiltzailearen aurpegia
Udal Musika Banda Sanagustinen, Santa Zeziliaren ospakikzunetan joan den azaroan eman zuen kontzertuan.

130 lagunetik gora izango dira Bandarekin batera parte hartuko dutenak. Soreasu antzokian izango da, 22:00etan hasita. Sarrerak, 5 euroren truke, dagoeneko salgai daude Izaro, Eguzkitza eta Berdie tabernetan, eta Sanagustin kulturgunean

150. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko, ekitaldi-kontzertu-ikuskizun-emanaldi-show berezi bat antolatzen ari da Udal Musika Banda Azpeitiko musikari, dantzari eta abeslari ugarirekin. Guztira, 130 lagunetik gora izango dira gurekin batera parte hartuko dutenak: Izarraitz eta Juan Antxieta txistulari taldeak, Sahatsa eta Itsasi dantza taldeak, Luix Alberdi Beltza-ren dantza suelto eskolako ikasleak, Jose Mari Orbegozo eta Dantzaki dantza eskolako ikasleak, Tobalo Iglesias sevillana taldea, Antxieta eta Julian Barrenetxea abesbatzak, Kbeat ahots taldea, Metalhika taldea, Garikoitz Mendizabal, Iraia Bereziartua, Ignacio Arakistain, Olatz Prat eta Angel Azkue Piti. Unai Frantsesenaren audio muntaia batekin Urtzi Oteiza Kaito-k egindako bideo bat ere ikusiko dugu eta emanaldian zehar, Alaitz Olaizolak egindako gidoiarekin, Aizpea Ibarbia, June Urain, Ekain Ibarguren eta Xanti Agirrezabala aktoreek anekdota ezberdinak antzeztuko dituzte.

Banda batek izan ditzakeen erregistro ezberdinak erakutsiz, estilo eta mota askotako abestiak izango dira kontzertuan. Guztion gustuko ekitaldia izatea espero dugu.

Ikuskizun hau ETBk grabatuko du bere Oholtzan saiorako, horretarako ABS eta Zaga enpresak izango ditugu, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibako teknikariekin batera, 30 lagunetik gorako ekipo tekniko batean.

Ez genuke aipatu gabe utzi nahi, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako laguntza guzti honen antolaketan.

Emanaldia Soreasu antzokian izango da abenduaren 23an, ostirala, 22:00etan, eta 5 euroko sarrera izango du. Sarrerak dagoeneko salgai daude Izaro, Eguzkitza eta Berdie tabernetan, eta Sanagustin Kulturgunean.

Guztiok gonbidatuta zaudete ikuskizun berezi honetara! Animatu, zuen zain izango gara!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide