Gabonetako ipuin eta liburu bilketa egingo du ISBk aste honetan

Uztarria.eus 2016ko abe. 12a, 12:45

Oparirik gabe haurrik ez lelopean, Iraurgi Saskibaloi Taldeak Gabonetako ipuin eta liburu bilketa egingo du aste honetan zehar. Liburuak eta ipuinak eman nahi dituen herritar orok egin dezake ekarpena, materiala ISBren tabernan utzita. Horrez gain, zapatuan, hilaren 17an Sammic ISBek Granadaren aurka jokatuko duen partidan ere egongo da ipuinak eta liburuak emateko aukera. Jasotzen den materiala Karitasen esku utziko du ISBk.