Dozenaka lagun izan da Emakumeen Txokoan 'Testurak' bertso saioaz gozatzen

Uztarria.eus 2016ko aza. 10a, 13:28

Hainbat idazle eta sortzaileren testuak oinarri hartuta, Testurak bertso saioa eskaini zuten atzo, azaroak 9, Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeitak. Gaiak jartzeaz, aldiz, Amaia Agirre arduratu zen. Emakumeen Etxeen Sareak antolatu zuen egitasmoa, eta hamarnaka lagun hurbildu zen belaunaldi ezberdinetako bertsolari horien lanaz eta bertsoez gozatzera Azpeitiko Emakumeen Txokora. 

Testurak proiektuak emakumeen etxeak saretzea nahi du, eta horregatik, beste herri batzuetako emakumeen etxe edo txokoetan ere egin dituzte emanaldiak. Egun zortzi bat emakume etxe daude Euskal Autonomia Erkidegoan: Azpeitia, Arrasate, Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Ermua eta Ondarroa. 

(Argazkiak: Azpeitiko Udala).