Euskal Antzerki Topaketak 2016

Perez Arregi plazan eskainiko dute 'L'Entresort' antzezlana

Uztarria.eus 2016ko urr. 31a, 13:19

Bihar, azaroak 1, hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak, eta L'Entresort antzezlana izango da eskainiko duten aurreneko obra. Ikuskizuna plazan eskaintzekoak ziren, baina gaur azoka eguna denez, eta antzezlanerako muntaiak denbora eskatzen duenez, Perez Arregi plazan eskainiko dute L'Entresort. Gaur, astelehena, goizean hasi dira muntaketa lanekin (argazkian).

Bihar, bi aldiz eskainiko dute antzerki obra, 17:00etan eta 19:00etan. 7 urtetik gorako haurrei zein helduei zuzenduta dago L'Entresort, eta side showaren mundura gerturatzen duen tragikomedia da. 

Sarrerak leihatilan izango dira salgai. Helduek bost euro eta 14 urte bitartekoek 3 euro ordaindu beharko dute sarrerako.