'Divenire' dantza ikuskizuna eskainiko dute bihar Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urr. 28a, 13:48
Divenire.

Emanaldian dantza garaikidea eta dantza urbanoa uztartuko dituzte Elorrioko Logela Multimedia eta Zaragozako Circle Of Trust taldeek. Motion graphic teknikagaz zein hiru dimentsioko grafismoagaz osatutako irudiak izango dituzte lagun. 

Dantzak hartuko du bihar Soreasu antzokia, Divenire ikuskizunarekin. 22:00etan hasita, dantza garaikidea eta dantza urbanoa uztartuko dituzte Elorrioko Logela Multimedia eta Zaragozako Circle Of Trust taldeek elkarlanean osatutako ikuskizunean. Lantaldeari dantza garaikidearen ikuspuntua Jordi Vilaseca koreografoak eman dio, dantza urbanoarena, berriz, Circle Of Trust taldeak. 

Irudiak ere garrantzia handia izango dute ikuskizunean, eta baita audioak ere. Horretaz Logela Multimedia arduratu da, eta planteamendu eszenografikoa, doinuak eta irudiak (errealistak, motion graphic teknikagaz zein hiru dimentsioko grafismoagaz egindakoak) Elorrioko taldeak egin ditu. 

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean.