'Inferno' eta 'El Pincel Magico' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Inferno eta El pincel magiko filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, urriak 22, Inferno emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, gaztetxoentzat El pincel magico eskainiko dute, 16:30ean hasita. Ondoren, 19:30etik aurrera, Inferno emango dute. Astelehenean, ikusleen egunean, Inferno eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

Inferno 2016an AEBn ekoiztutako filma da, thriller generokoa. Sinbologian katedraduna den Robert langdon (Tom Hanks) Harvardeko irakaslea Florentziako ospitalean esnatzen da, oroimenik gabe. Bi egun lehenago eta bala batek eraginda, garuneko kommozioa izan zuela azaltzen dio Sienna Brooks (Felicity Jones) medikuak. Gertatutakoa ikertuko dute biek.  

El pincel magico Txinako ipuin batean oinarritzen den animaziozko filma da. Ma Liang gazteak margolaria izatea zuen amets, baina ikasteko aukerarik ez zuen izan inoiz. Egun batean, aitona misteriotsu batek, pintzel berezi batzuk utziko dizkio. Pintzel horiekin margotzen duen guztiak bizia hartzen duela ohartuko da Ma Liang. General maltzurrak horren berri jakiten duenean ahal duena eta gehiago egingo du pintzelen jabe egiteko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide