Mongolia, Joxe Ramon Agirre 'Marron'-en begietatik

Mongoliara bidaia izena eman diote egunotan eta urriaren 27a arte Sanagustin kulturgunean ikusgai den argazki erakusketari. Joxe Ramon Agirre Marron mendizale eta bidaiari ezagunak Mongolia, lurraren maitaleak dokumentalerako erabilitako materiala da erakusketaren oinarria. Guztira, Mongoliako nomaden eta lurralde hartako paisaien 29 argazki zintzilikatu dituzte Sanagustingo paretetan. Haietako batzuk ikus daitezke hemen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide