Umeen Txirrindulari Eguna, euripean baina gogotsu

Uztarria.eus 2016ko urr. 3a, 17:59

Eskola kiroleko egutegiaren barruan, txirrindularitzaren txanda izan zen joan den zapatuan, urriak 1. Eguraldiak asko lagundu ez arren, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko dozenaka ikaslek eta gurasok hartu zuten parte Lagun Onak Txirrindulari Elkartearekin antolatutako Umeen Txirrindulari Egunean. Bide batez, Lagun Onakek eskerrak eman nahi izan dizkie zapatuan parte hartu zuten guztiei, baita laguntzera joan zirenei ere.

(Argazkia: Lagun Onak TE)