Angel Otaegi gogoan izan dute gaur ere Nuarben

Joan den asteartean haren fusilamenduaren 41. urteurrenean bezala, gaur ere Angel Otaegi gogoan izan dute Nuarben. Eguerdian haren jaiotetxearen atarian egindako ekitaldian herritar ugari elkartu da (argazkian); Pasaiako segadan hildako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo ere oroitu dituzte Nuarben.

Irailaren 27ko Gudari Egunaren bueltan antolatutako egitarauak arratsaldean izan du azken hitzordua, Izarraitz pilotalekuan Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki-ren omenez egin duten ekitaldi intimoarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide