Tabakaleran ekin dio bideari VII. Tuba Jaialdiak

Uztarria.eus 2016ko ira. 30a, 17:07

Gaur eta bihar Azpeitian osatuko du bere egitarauaren atal nagusiena VII. Tuba Jaialdiak. Baina lehen hitzordua atzo, osteguna, izan zuen, eta Donostian. Tabakalerako Taba jatetxea antzoki bihurtu eta, pianoa lagun, tuba ikasleak eta maisuak nahasian aritu ziren aurtengo edizioaren lehen kontzertu horretan. Eva Pereda eta Iñar Sastre pianoan, eta Isidro Lopez, Samuel Tejada, Beñat Etxabe, Juan Carlos Ribelles eta Oscar Abella izan ziren protagonistak.

Bestalde, eta antolatzaileek gaur aurreratu dutenez, zapatuan 19:00etan plazan egitekoa zen kontzertua Sanagustin kulturgunean egingo dute azkenean, eguraldi eskasaren iragarpena medio dela.

(Argazkiak: Alaitz Ruiz).