Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk

Igandean, urriak 2, ospatuko dute jeltzaleek urteroko festa eguna Gasteizen, Forondako zelaietan. 09:15ean aterako da autobusa Azpeititik, anbulatorio aurretik.

Igandean, urriak 2, ospatuko du EAJk aurtengo Alderdi Eguna, eta Azpeitiko EAJk hara joan nahi dutenentzat autobusa jarriko du.

Gasteizen izango dute hitzordua jeltzaleek, Forondako zelaietan. Azpeitiko autobusa 09:15ean aterako da, anbulatorio aurretik. Autobusean joan nahi duten guztiei dei egin die Azpeitiko EAJk, beren izenak ahalik azkarren eman ditzaten, mahaikideren batekin kontaktatuz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide