Angel Otaegiren hilobian lore eskaintza egin dute, haren hilketaren 41. urteurrenean

Hainbat herritar eta lagun, Azpeitiko alkatea eta zenbait zinegotzi ere tartean zirela, Nuarbeko hilerrian izan dira gaur, irailak 27, Angel Otaegi afusilatu zuten 41. urteurrena bete den egunean. Gaurko egunez urtero legez, Otaegiren hilobian lore eskaintza egin dute (argazkian). Hilerrira igo aurretik, berriz, Otaegiren familiarekin egon dira Nuarben, eta Mertxe Otaegi izebari lore sorta eman diote.

Osasun arazoak medio, Angel Otaegiren senitartekoek ezin izan dute gaur Azpeitiko Epaitegietan egon. Han, nuarbetarraren hilketaren ardura argitzea eskatzeko kereila kriminala aurkeztu du Otaegiren familiaren abokatuak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide