Datorren astean hasiko dira ipuin kontaketa saioak Udal Liburutegian

Iazko ipuin kontaketa saio bat, Udal Liburutegian.

Urriaren 3tik abenduaren 19ra, bederatzi saio prestatu dituzte, 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutakoak. Saio bakoitza adin-tarte jakin batentzako izango da, baina guztiak astelehenetan egingo dituzte, 18:00etan hasita.

Ikasturte berriarekin batera dator aurten ere Azpeitiko Udal Liburutegira ipuin kontaketen sasoia. Datorren astelehenean hasiko dira, hain zuzen, XXVII. aldia beteko duten ipuin kontaketa saioak Enparan dorretxeko haur eta gaztetxoentzako txokoan.

Udazkenerako, urriaren 3tik abenduaren 19ra bitartean, guztira bederatzi saio prestatu dituzte liburutegian. Guztiak astelehenetan izango dira eta ordutegi berarekin, 18:00etan hasita. Saio bakoitza adin-tarte jakin bati zuzenduta egongo da, baina beti ere 4 eta 8 urteko umeentzat.

Hau da Udal Liburutegian prestatu duten egitaraua:

  • Urriak 3, Miriam Mendoza (4 urtekoentzat).
  • Urriak 10, Pello Añorga (5 urtekoentzat).
  • Urriak 17, Maite Franko (6-8 urtekoentzat).
  • Urriak 24, Xalto pailazoa (4-6 urtekoentzat).
  • Azaroak 7, Odei Arregi (4 urtekoentzat).
  • Azaroak 14, Eneko Haritza (5 urtekoentzat).
  • Azaroak 21, Maider Galarza (6-8 urtekoentzat).
  • Abenduak 12, Mikel Susperregi (4 urtekoentzat).
  • Abenduak 19, Zurrumurru (5 urtekoentzat).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide