Azoka Herritik

Zer diote herritarrek tomate zatarrenaren lehiaketaz?

Uztarria.eus 2016ko ira. 19a, 15:45

Tomate zatarrena aukeratzeko lehiaketa izan zen zapatuan, irailak 17, Azoka Herritik ekimenaren baitan. Baratzeko tomaterik zatarrena hartu, eta plazan aurkeztu behar zuten parte-hartzaileek. Guztira 11 tomate aurkeztu zituzten, eta bi sari banatu zituzten: antolatzaileek izendatutako epaimahaiarena eta herritarren botoetan oinarritutakoa. Bietan boz gehien eskuratu zituena Enaparangain baserriko Ekaitz Agirrek aurkeztutako tomatea izan zen. Hala ere, herritarren saria sailkapen horretan bigarren tokian gelditu zen Komuntzo baserriko Ioritz Igarataundik eta Aiora Etxeberriak jaso zuten.