Azoka Herritik

Azoka Herritik, azoka bizimodu!

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2016ko ira. 12a, 13:58

Hiru urte dira jada Azoka Herritik ekimena sortu genuela. Bertako ekoizpenari eta sorkuntzari bide ematera zetorrela genion orduan, denok ondo biziko ginen herri bat aldarrikatuz, euskaraz eta aniztasunean.

Herri solidario bat, jendea duintasunez biziko zena, merkatu txikia zainduko zuena, inguruarekiko orekan arituko zena, sortzailea eta partehartzailea, lehian baino, elkarlanean zebilena, tokikoa lehenetsiko zuena.

Aldarrikapen haietan berresten gara gaur ere, balore hauek eguneroko bizimoduari lotu eta azoka bizimodu bilakatuz.

Irailaren 14tik 17ra izango da zertaz gozatu Azpeitian. Eskaintza anitza eta zabala prestatu dugu, herriko hainbat eragilek elkarlanean.