Saninazioak 2016

Jendetsuak eta parte-hartzaileak izan dira Santio eta San Inazio jaiak

Urola Kostako Hitza 2016ko abu. 3a, 13:47

Eraso sexistarik gertatu ez izana nabarmendu dute udalak eta Haujijijaik, eta balorazio ona egin dute aurrez eginiko lanketaz. Tabernariak ere gustura daude eginiko lanarekin.

Santio eta San Inazio jaiak bukatuta, atzera begiratzeko unea iritsi zaie antolatzaileei eta lanean aritu diren herritarrei. “Jendetsuak” izan dira festak, eta guztiek egin dute balorazio ona. Mikel Ibarzabal Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak esan du jaiak “normaltasun osoz” joan direla, eta ez dela “arazo berezirik” izan. Dena den, lapurreta, pintada eta txikizio batzuk egin dituztela azaldu dute erakundetik, eta jarrera horiek guztiak salatu dituzte. Bestalde, festen eraginez eragozpenak izan dituzten herritarrei barkamena eskatu diete, eta eskerrak eman dizkiete beraien jarrerarengatik.

Haujijijai batzordeko kideek ere festa onak izan direla esan dute. Herri bazkarian, 800 lagun bildu ziren plazan, eta larunbatetik hasita, herritar askok parte hartu du jaietan. “Txosnak beteta egon dira, eta ekitaldiek ere arrakasta izan dute”, azaldu du Aitor Aranburu batzordeko kideak. Skandalue elektrotxarangaren agurreko kontzertua nabarmendu du Aranburuk: “Giro bikaina jarri zuten, eta jendea animatu egin zen”. Uztailaren 31n ere jende asko ibili zela azaldu du, “beste urteetan baino gehiago”. Berritasunei dagokienez, astelehenerako antolatutako antzerkiaren «arrakasta» aipatu du: “Lehen aldiz jarri dugu antzerkia, eta jende ugari bildu zen, denetarikoa”.

Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.