Saninazioak 2016

Txomingeroak eta zezenketak, San Inazio arratsalderako

Txomingeroek jarri dute giroa kalean San Inazio arratsaldean. Plazako kioskoan egin duten bazkariaren eta haren aurretik zein ondoren, aurrena txarangarekin eta, gero, Eonian Elektrotxarangak lagunduta, umore ona nagusi izan da txomingero kuadrillaren bueltan. 

Arratsaldeko beste arreta gunea zezen-plazan egon da. Han, 18:30ean, aurtengo bigarren zezenketa egin dute. 17:30etik aurrera, berriz, hogeita hamar lagun inguru elkartu dira zezen-plazaren parean, Oinatz elkarte animalistak deituta, zezenketen kontrako elkarretaratzean. Zezenketen kontrako aldarriak oihukatu dituzte Sierben komentuaren aurrekaldetik, lauzpabost ertzain aurrean zituztela; hainbat zezenzale isekaz aritu zaizkie zezen-plazaren aldeko espaloitik. Bien bitartean, Igor Etxaniz Kinttela aguaziltxoa, mandazainak eta Musika Banda ohiko kalejira eginez inguratu dira zezen-plazara.   

San Inazio gauekoak eta abuztuaren 1ekoak

Hona hemen, San Inazio egunaren gaueko ekitaldiak eta abuztuaren 1ekoak:

  • 22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, Ernairen ekitaldia.
  • 23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
    Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer etxearen eskutik.
  • 23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
    Esne Beltza Sound System, Orkatzen.
  • 01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.

Abuztuak 1, San Inazio bigarrena

  • 09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
  • 10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
  • 10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei.
    Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
  • 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
    IX. Bakailao Txapelketa, plaza Nagusian.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
  • 14:30. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
    Bapatean Zirko taldearen antzerki emanaldia, Perez Arregi plazan.
  • 18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.

    Lehenengo partida: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ainitze Labaien (Amezketa) vs Maite Iriarte (Azpeitia)-Alazne Inziarte (Oiartzun); bigarrengo partida: Olaia Bikendi (Azkoitia)–Patri Espinar (Hernani) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia)-Miriam Arrillaga (Zubieta)
  • 18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen-plazatik irtenda, kaleetan zehar.
  • 22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, ekitaldi feminista.
  • 00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea

  • 06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
  • 07:30. Zezena, Done Jakue kalean.
  • 08:30. Gaupaseroen argazkia, plaza Nagusian. Jarraian, gosaria.
  • 09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2016ko herri jaien amaiera.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide