Saninazioak 2016

Elizkizunak, entzierro txikia eta musika San Inazio egunari ekiteko

Bezperako festa luzearen hondarrek eta zaindariaren eguneko jai egitarauaren aurreneko hitzorduek bat egin dute aurten ere San Inazio egunez Azpeitian. Euri langarra ari zuela-eta, eguneko lehen ekitaldi nagusia izan den prozesioa parrokia barruan egin dute, eta udal ordezkaritzak ere hartu du parte. 

Meza bukatu eta udal korporazioa Sanagustinpera abiatu ondoren, berriz, Zezen Beltzekoen entzierro txikiaren eta zezen jolasen txanda iritsi da done Jakue kalean. 

Horiez gain, San Inazio egunez eguerdi partean hutsik egiten ez duena da Musika Bandaren kontzertua. Sanagustin kulturgunean saioa eskaini aurretik, taldeko argazkia atera dute plazan. 

San Inazio egunari ordu asko geratzen zaizkio oraindik, baita festa egitarau luzea ere. Hona hemen arratsalde partekoak:

  • 14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean.
    Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 17:30. Oinatz Elkarte Animalistaren kontzentrazioa, zezen-plaza aurrean.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 18:30. Zezenketa, feriako bigarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
  • 22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, Ernairen ekitaldia.
  • 23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
    Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer etxearen eskutik.
  • 23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
    Esne Beltza Sound System, Orkatzen.
  • 01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide