Saninazioak 2016

Ostegunean izango da umeen barraka eguna

Uztarria.eus 2016ko uzt. 26a, 18:08
Iazko barraka egunekoa da irudia.

16:30eatik aurrera, Betharrameko jolastokian dauden barraka guztietan fitxa bakoitza euro baten truke erosi ahal izango da.

Saninazioak hasi baini lehen urtero egin ohi duen legez, Udaleko Festa Batzordeak umeen barraka eguna antolatu du, tiobiboetaz festa egunetan baino prezio merkeagoan gozatu nahi duten haur guztientzat.

Ostegunean, uztailak 28, izango da aurtengo barraka eguna. 16:30eatik aurrera, Betharrameko jolastokian dauden barraka guztietan fitxa bakoitza euro baten truke erosi ahal izango da.