Bukatu da Pourra'2016

Uztarria.eus 2016ko uzt. 25a, 02:06

Josu Eizagirrek (Ibiltek taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Mailo Oiarzabal (Txarrijanan potie) izan da bigarrena, eta David Calderon (Tumas Crew on Tour 2) hirugarrena. Beste hamaika apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, izango da, 20:00etan, Uztarriak Goikokalen jarria duen tonbolan.

Atzo, uztailak 24, bukatu zen 2016ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan garaipena aurten ere Chris Froome-rentzat (Team Sky) izan bada, Pourra'2016n sari nagusia Josu Eizagirrek irabazi du, Ibiltek taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Mailo Oiarzabal izan da, Txarrijanan potie taldearekin, eta hirugarren saria David Calderonek jasoko du, Tumas Crew on Tour 2 taldearekin. Pourra'2016k 180 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.080 euro, Ibiltek, Josu Eizagirre.
  • 2.goak: 720 euro, Txarrijanan potie, Mailo Oiarzabal.
  • 3.goak: 360 euro, Tumas Crew on Tour 2, David Calderon.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Pri, Aitor Priya Beitia.
  • 13.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Aurten bai, Jon Iparragirre Azpiazu.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia, Ramon E, Ramon Etxezarreta.
  • 46.goak: Ziklos Beniren oparia, Iturzulo, Mariano Sagardogi Uzkudun.
  • 55.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Xaxau, Jon Larrañaga Illarramendi.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Non dago mandoa?, Asier Kortajarena.
  • 90.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Minu, Jose Luis Rodriguez Oroz.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Andercash, Ander Casero.
  • 123.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Sanit, Iosu Zenitagoia Arenas.
  • 156.goak: Uztarriaren sariak, Zapatukuek, Marije Zabaleta eta Ana Alkorta.
  • 180.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Tumas Crew on Tour 4, Ander Etxabe.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.044,05 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 253,70 gutxiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak Goikokalen duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.