Ingurumena Herritik azoka abian, natura balioan jartzeko helburuarekin

Piztu eta Elkar-ekin taldeen ekimenez, eta herriko hainbat eragileen laguntzarekin, Ingurumena Herritik azoka izan da gaur, zapatua, plazan. Azokaren helburua da "ingurumena balioan jartzea eta naturarekiko kontzientzia zabaltzea", egitasmoaren antolatzaileen hitzetan. Horretarako, informazio-postuak, tailerrak eta jolasak jarri dituzte plazan. Azokan izan dira, besteak beste, energia berriztagarrien eta bioeraikuntzaren inguruko erakusketa, bizikleta elektrikoen erakusketa, bigarren eskuko materialaren azoka, eskualdeko artisauen salmenta postuak eta errefuxa bereizteko tailerra.

Bestalde, Gaztetxeko kideek argazkia atera dute errauskailuaren aurka, Gipuzkoa Zutik mugimenduarekin bat eginez. Horrez gain, gaur, ekainak 18, puntua kalean egitearen munduko eguna izanik, puntua egiten aritu dira plazan haur, gazte zein heldu. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide