Iban Muruak eta Maite Maiorak irabazi dute VIII. Igoera bertikala

Uztarria.eus 2016ko mai. 30a, 12:50

Atzo, maiatzak 29, Xoxoteko Egunez, jokatu zen VIII. Zuzenien Igoera Bertikala. 10:00etan hasi zen proba plazatik, eta Iban Murua elgoibartarra izan zen lehena San Inazioren irudiaren parera iristen. Marka berria ezarri zuen Muruak, 31minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Emakumeetan mailan ere markak hautsi zituen Maite Maiora mendarotarrak, ibilbidea 38 minutu eta 23 minutuan eginda.

Azpeitiarretan, Jexux Zelaia izan zen helmugara iristen aurrena, 37 minutu eta 44 segundoko denbora eginda (sailkapen orokorrean 12. postuan). Emakumezkoetan, Maite Etxezarreta izan zen helmugaratzen lehena, 44 minutu eta 58 segundoko denborarekin (sailkapen orokorrean 53. postuan eta 8. emakumezkoetan). Guztira 83 korrikalarik amaitu zuten proba.

Behin lasterketa bukatuta, hainbat mendizalek eta korrikalarik argazkia atera zuten, Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko.