Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko final laurdenetan izango da

Uztarria.eus 2016ko mai. 30a, 11:43

Bergara 1-2 mendean hartu ostean eskuratu dute azpeitiarrek final laurdenetarako txartela. 

Joan den ostiralean, hilak 20, jokatu zuen Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako itzulerako partida, eta Bergarari 1-2 irabazi ostean, Gipuzkoako Herriarteko final laurdenetarako txartela lortu zuten azpeitiarrek.

Julen Egiguren eta Mikel Unanue kadeteek 4 eta 22 irabazi zuten; Gorka Iriarte eta Jon Alberdi jubenilek 8 eta 22; eta Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek 22 eta 21 galdu zuten. Joanekoa etxean jokatu zuten azpeitiarrek joan den ostiralean, maiatzak 20, eta 3-0 irabazi zuten orduan. Horrenbestez, Gipuzkoako Herriartekoko final laurdenetan izango da Azpeitia.