Lagun Onakek aurrera egin du Bigarren B mailarako igoera fasean

Lagun Onakekoak garaipena ospatzen, Avilesen. (LAGUN ONAK)

Real Aviles penalti jaurtiketetan kanporatu dute azpeitiarrek, partida eta luzapena asturiarren alde 1 eta 0 bukatu ondoren.

Lagun Onak futbol taldeak Espainiako Bigarren B mailara igotzeko play-offaren bigarren kanporaketa jokatuko du, aurrenekoan Real Aviles kanporatuta.

Gaur, igandea, jokatu da Avilesen (Asturias, Espainia) lehen kanporaketaren itzulerako partida. Gaur zortzi 1-0 irabazi zuen Lagun Onakek Garmendipen. Eta emaitza berarekin bukatu da itzulerako neurketa ere, baina asturiarren alde, Cristianek 33. minutuan sartutako golarekin. Kanporaketa berdinduta, luzapena jokatu behar izan dute eta, hura ere golik gabe amaitu denez, penaltu jaurtiketetan erabaki da irabazlea. Ez da, ez, edozein moduzkoa izan  penaltien tanda: 7 eta 8 nagusitu da azkenean Lagun Onak, eta tartean bi taldeen artean jarraian sei jaurtiketa huts egin diituzte. Emozio eta sufrimendu handiarekin, beraz, baina aurrera egin dute Pablo Turrillasenek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide