Karnabalak 2016

Kaldereroek egin dute urteroko bisita

Uztarria.eus 2016ko urt. 30a, 20:38

Karnabalak hurbiltzen ari dira eta festa giroa nabari da dagoeneko. Izan ere, gaur, zapatua, kaldereroak izan dira Azpeitian. Urtero moduan, haur zein heldu, Azpeitiko kaleetatik ibili dira Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abesten. Arana kaletik abiatu da kalderero konpartsaren kalejira eta herriko plazan amaitu dute ibilbidea. Abestu bitartean zartaginei mailuekin kolpe eginez aritu dira, Musika Bandako kideek eta Juan Antxieta musika eskolako kideek lagunduta.