'Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburuaren lau ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urt. 26a, 11:21

Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zenbat auzo agertzen dira liburuan? Erantzunak ostiraleko 10:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Laxaro Azkunek idatzitako Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean liburuaren lau ale zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak, Uztarriako bazkide direnen artean. 

Liburua eskuratu nahi duten bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zenbat auzo agertzen dira liburuan?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 29a, ostirala, 10:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Liburua non jaso adierazteko, saridunekin harremanetan jarriko da Uztarria, beraz ez ahaztu mezuan telefono zenbakia jartzea. 

Urtarrila hasieran aurkeztu zen Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX.mendean liburua Sanagustinen. Laxaro Azkunek idatzi du eta Azpeitiko Udalaren Hezkuntza sailak argitaratu. Azpeitiko auzoetan XX. mendean, bereziki hasierako eta erdialdeko hamarkadetan, bizimodua eta ohiturak nolakoak ziren jasotzen da liburuan.