Sansebastianak 2016

San Sebastian eguneko prozesioa egin dute

Uztarria.eus 2016ko urt. 20a, 12:37

Atzo berandu bukatu arren, festa goiz esnatu da gaur, San Sebastian eguna, Azpeitian. Goizeko dianaren ondoren, zaindariaren irudiarekin prozesioa egin dute Alde Zaharreko kaleetan, mezaren aurretik. Urtero bezala, Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeek parte hartu dute, dianan ez ezik, prozesioan ere. Eta, meza hasi aurretik, San Sebastianen martxa jo dute, Bandak lagunduta, parrokia barruan.

12:00etako sokamuturra da hurrengo hitzordua eta, jarraian, 12:30ean abiatuko den umeen danborrada. Hau da San Sebastian egunaren festa egitaraua:

  • 12:00. Sokamuturra.
  • 12:30. Umeen danborrada, Artzubitik eta Aranatik abiatuta.
  • 16:00. Haur parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 16:30. Sokamuturra.
  • 23:15. Bandera jaitsi arteko danborrada. Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide Zahar, Oñazbideko Gastadoreak, Zulo Zabal eta Loiolatxo dira aurten parte hartuko duten taldeak.
  • 00:00. Banderaren jaitsiera.