Sutea izan da Azkue lantegiaren kanpoaldean

Uztarria.eus 2015ko urr. 29a, 12:58

Sute txiki bat izan da gaur, osteguna, goizean, Azkue lantegiaren kanpoaldean. 10:00ak aldean piztu da sua lantegiaren kanpoko hodi batzuetan, zerrautsa xurgatzen duen sisteman, hain zuzen. Suhiltzaileen bi kamioi bertaratu dira sua itzaltzera, eta ez da inor zauritu.