Petritegik irabazi du Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketa Herrikoia

Uztarria.eus 2015ko ira. 28a, 12:43

Astigarragako Petritegi sagardotegiak irabazi du zapatuan Azpeitian jokatutako Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketa Herrikoia. 200  bat lagun bertaratu ziren Berdura plazara, sagardoa dastatu eta afaltzera. Txapelketan 32 sagardogilek hartu zuten parte eta herritarrek aukeratu zuten sagardorik onena. 

Afaltzera berataratutako herritarrak lau taldetan banatu zituzten, eta talde bakoitzak zortzi sagardo dastatu zituen. Lehenengo txandan puntu gehien batu zituzten zortzi sagardo sailkatu ziren finalera, eta horiek afaritara joandako herritar guztiek probatu zituzten.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren HAZI Fundazioarekin, Azpeitiko Udalarekin eta Azpeitiko Sagardo Eguneko Taldearekin elkarlanean.

Honakoak izan ziren puntuazio altuena lortu zuten zortzi sagardotegiak:

  1. Petritegi
  2. Eula
  3. Setien
  4. Ola
  5. Iparragirre
  6. Akarregi
  7. Calonge
  8. Olagi