Beñat Lizaso garaile, Lasarte-Oriako saioan

Uztarria.eus 2015ko ira. 28a, 11:56
Beñat Lizaso Lasarteko saioan. (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako hirugarren saioa, Lasarte-Orian. Sei bertsolari aritu ziren kantuan etan Beñat Lizasok batu zituen puntu gehien. Zapatuan Azpeitian jokatu zen saioan Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra nagusitu zen.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abian da dagoeneko, eta Azpeitian eta Lasarte-Orian saio bana izan da asteburuan. Final zortzirenetako saioak izan dira bi herrietan, eta Azpeitian Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Lasarte-Orian Beñat Lizaso azpeitiarra nagusitu dira.

Hori dela-eta, bi irabazleak final laurdenetarako txartela eskuratu dute, eta beste 17 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira hurrengo fasera. Azpeitian 340 bat lagun elkartu ziren Soreasu antzokian, eta 290 bat Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean. Hemen, Azpeitiko saioko kronika, eta hemen Lasarte-Oriakoa.

Bestalde, Jokin Urangak urriaren 11n abestuko du Arrasaten, final zortzirenetako azken saioan.