Azoka Herritik

Egitarau aberatsa #AzokaHerritik2015 asteburuari ekiteko!

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2015ko ira. 18a, 12:13

Abiatu da jada aurtengo Azoka Herritik. Gaur, ostirala, hilak 18, egitarau aberatsa dugu aurretik, erakusketa, Elkar-Ekin dendaren irekiera, kultur eskaintza... Asteburuari ekiteko eskaintza erakargarria!

Soreasu antzokiaren bueltan kokatuko da gaurko eskaintzaren zati bat. Izan ere, egunotan margotzen ari diren Soreasuko tunela ikusteko aukera izango da 19:00etan, baita Soreasu zaharreko zineko materiala bilduko duen erakusketa ere. Honen ondoren, 19:30ean, Elkar-Ekinen lokalaren irekiera izango da, luntxarekin lagunduta.

Plaza Nagusian ere izango da zertaz gozatu, haurrentzako jolasak egongo baitira 17:30etik 19:00etara, eta baserritarren azoka 17:30etik 20:00etara.

Gauean, berriz, hiru kultur emanaldiok izango ditugu (behean dituzue kartelak):

  • Sanagustinen, 21:30ean, Iraia Bereziartua eta Felipe Murillo.
  • Oñatzen, 23:00etan, Txikiren bakarrizketak. Gillermo Segurola txiste kontalariaren saioa bertan beherra geratu da azkenean.
  • Etxe Zurin, 23:30ean, Ane Jurado eta Xabier Arrieta.

On egin!