Saninazioak 2015

Zezenketak eta txomingeroak, San Inazio arratsalderako

Uztarria.eus 2015ko uzt. 31a, 21:35

Txomingeroek jarri dute giroa kalean San Inazio arratsaldean. Erdikalean egin duten bazkariaren eta haren aurretik zein ondoren, aurrena txarangarekin eta gero Eguenero Elektrotxarangak lagunduta, umore ona nagusi izan da txomingero koadrilaren bueltan. Arratsaldeko beste arreta gunea zezen-plazan egon da. Han, 18:30ean, aurtengo lehen zezenketa egin dute. 17:30etik aurrera, berriz, hogeitaka lagun elkartu dira zezen-plazaren parean, Oinatz elkarte animalistak deituta, zezenketen kontrako elkarretaratzean. 5º mandamiento No mataras erdara hutsez zioen pankartarekin, zezenketen kontrako aldarriak oihukatu dituzte Sierben komentuaren aurrekaldetik, lauzpabost ertzain aurrean zituztela; zezenzale gutxi batzuk isekaz eta modu zantarrez aritu zaizkie zezen-plazaren aldeko espaloitik. Bien bitartean, Lorentxo osabaren tokia hartuta gaur aguaziltxo lanetan estreinatu den Igor Etxaniz Kinttela, mandazainak eta Musika Banda ohiko kalejira eginez inguratu dira zezen-plazara.

San Inazio gauekoak eta abuztuaren 1ekoak

Hona hemen, San Inazio egunaren gaueko ekitaldiak eta abuztuaren 1ekoak:

  • 22:00etan Kaluse taldearen kontzertua txosnagunean.

    Ondoren, Ernai-ren ekitaldia.

  • 23:00etan eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan. 

    Bigarren su festaA, Pirotecnia Astondoa (Bizkaia) etxe ezagunaren eskutik.

  • 23:30ean Anje Duhalderen emanaldia, plazan.

  • Elustondo anai-arrebekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

  • 00:30ean Las Tuerkas taldearen kontzertua txosnagunean.

  • 01:30ean Osso taldearen kontzertua txosnagunean.

Abuztuak 1, San Inazio bigarrena

  • 09:00etan goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldea, Azpeitiko Musika Banda eta Biasteriko Dultzaineroak.

  • 10:00etan preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, Loiolan.

  • 10:15ean herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Foru Aldundikoei.

  • 11:00etan meza nagusia, Loiolako Basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain on Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde  Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.

  • VIII. Bakailao Txapelketa, plazan.

  • 12:30ean arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.

  • 12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldeak Antolatuta.

  • 14:30ean herri bazkaria, Berdura Plazan.

  • 17:00etan ETBren Kantugiro karaokea, plazan.

    Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean izen-ematea hasiko da kulturgunean bertan).

  • 18:00etan zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta.

  • 18:30ean zezenketa.

    Emakumeok kalera! ekitaldia plazan.

  • 18:45ean Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda kaleetan zehar.

  • 22:00etan Katekesis taldearen kontzertua, txosnagunean.

  • 23:00etan eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.

  • 23:30ean Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.

    DJ Referee, Olazko Andre Mariaren plazan.

  • 00:30ean Egurra ta Kitto taldearen kontzertua, txosnagunean

  • 02:00etan Dj Map-H, txosnagunean.