Eskertza guztiei eskertza

Azpeitiko Kultur Mahaiko ohorezko bazkide izateko izendatu naute eta harriduraz eta emozioz ari naiz egun hauek bizitzen. Zenbait eskertza idatzi, zenbat hitz goxo kalean eta dena, gustoko izan dudan lana egiteagatik. Ez dut ukatuko gustokoa izan arren, lana batzuetan, lana izan dela, ardura; baina begi bistakoa geratzen ari zait, merezi zuen zeregina bete izan dudala urte luze hauetan.

Laurogeigarren hamarkadan argazkilaritzatik bideora salto egin nuenekoa datorkit burura. Abentura hartara, asko pentsatu gabe salto egin nuenekoa. Grabatzeko kamera erabiltzeko bi lagun behar zirenekoa, telebista Azpeitian izatea amets zoroa egi bihurtu zenekoa. Ordutik 2.600 zinta eta 4.500 orduko artxibo potoloa osatu ahal izan dut. Azpeiti-Azkoitiko herrien historiaren zati handi bat dugu bideoan. Denona den historia zati bat.

Gustora eta lasai nago, Kaito Telebista zena eta orain Erlo Telebista dena, bizirik dagoelako. Hasierako zalantza haietatik, gaur egun gorpuztutako proiektua izatea iritsi delako.

Lehen personan ari naiz idazten, baina meritua ez da nirea bakarrik izan, laguntzaileak, animoak ematen, esku bat botatzen, jende asko izan dut nire alboan. Izenak idazten hasiko banintz, hanka sartuko nuke bateren bat kanpoan utzita eta, horregatik, ez dut egingo, baina benetan zintzo esanda, badakizue nire miresmen osoa duzuela. Zer grabatua ez nuen izango, urte hauetan eman didazuen erreztasunik eman ez bazenidate.

Lerroburuan esanda bezela, eskerrak eman didazuen guzti guztioi. Eskerrik asko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide