Eguzkiñe Egañak irabazi du Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 17:19

Eguzkiñe Egaña zarauztarraren lanak (argazkian) irabazi du XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa. Udalak izendatutako epaimahaiaren iritzia eta erakusketara bertaratutako ikusleek emandako puntuaketa kontuan hartuta erabaki da kartel irabazlea. Aurtengo edizioan 34 lan aurkertuz dituzte lehiaketara. Lehiaketaren 900 euroko sari bakarra jasoko du, horrenbestez, Egañak. 2010ean ere zarauztarrak irabazi zuen Azpeitiko Topaketen lehiaketa.