Bigarren urtez, Elkar-ekin taldeak antolatuta, Aniztasun Topaketak izango dira gaur eta bihar herrian. Udal liburutegiaren eskutik, arabierazko ipuin kontaketa saioa izango da gaur, asteazkena, 18:00etatik aurrera liburutegian bertan, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko haurrak arduratuko dira ipuinak kontatzeaz.
Bihar, berriz, egitarau oparoa izango da. Hala nola, ipuin kontalariak, musika eta munduko janari ezberdinak dastatzeko aukera izango da arratsaldean. Ipuin kontaketa saioa Iturri Txiki ludotekan izango da, eta Nepalgo ipuinak entzun ahal izango dira bertan. Jarraian, 20:00etatik aurrera, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera egongo da Plaza Txikian. Topaketekin amaitzeko, 21:30etik aurrera, afrikako doinuekin eta dantzekin girotuko du gaua Nimba musika taldeak. Senegalgo, Gineako eta Zumaiako musikariek osatzen dute Nimba taldea.