Antonio Pedrerok irabazi du XLV. Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2015ko mai. 4a, 11:44
Antonio Pedrero podioan. (Urola Kostako Hitza)

Atzo, igandea, goizean jokatu dute proba, eta 115 kilometro egin dituzte ziklista afizionatuek. Probako argazkiak ikusteko egin klik hemen.

Lizarte taldeko Antonio Pedrero kataluniarrak irabazi zuen atzo XLV. Urrakiko Igoera; eta talde nafarrak taldekako saria lortu zuen, podioan hiru kirolari sartuta. Pedrerok 2:53:41 denboran bukatu zuen 115,5 kilometroko proba, eta bakar-bakarrik iritsi zen helmugara. 26 segundoren buruan, Jorge Arcas (Lizarte) taldekidea izan zen bigarren sailkatua, eta Rafael Marquez (Lizarte), berriz, hirugarren iritsi zen, irabazlearengandik 30 segundora. Txirrindulariek bi aldiz igo zuten Mandubiko mendatea, eta Urrakin bukatu zuten lasterketa.

Euskaldun torneorako puntuagarria da Urrakiko igoera, eta Peio Goikoetxeak (Ampo) lidergoa mantendu zuen atzoko proban. Bestalde, Goikoetxeak berak irabazi zuen tarteko helmugen saria ere. Mendiko saria Stiven Calderonek (Gomur-Cantabria) eskuratu zuen, Mandubiako eta Urrakiko igoeretako puntuak gehitu ostean.

Honakoak dira laskerketako lehen hamar sailkatuak:

1. Antonio Pedrero (Lizarte): 2:53:41.

2. Jorge Arcas (Lizarte): 26 segundora.

3. Rafael Márquez (Lizarte): 30 segundora.

4. Alain Santamaría (Telco’m-Gimex): denbora bera.

5. Julen Amézqueta (Baqué-Campos): denbora bera.

6. Stiven Calderón (Gomur-Cantabria): denbora bera.

7. Romain Campistrous (Blagnac): denbora bera.

8. Mikel Iturria (Euskadi-EDP): 34 segundora.

9. Cristian Rodríguez (Caja Rural-RGA): 38 segundora.

10. Ander Plazaola (Euskadi-EDP): 41 segundora.