Bretainara eta Normandiara bidaia egingo dute jubilatuek

Uztarria.eus 2015ko api. 30a, 12:54

Ekainaren 15etik 20ra egingo dute Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatutako bidaia. Dagoeneko eman daiteke irteerarako izena, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era, Baigerako bulegoetan.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatuen elkarteek elkarlanean, Bretainara eta Normandiara (Frantzia) bidaia antolatu dute ekainaren 15etik 20ra. Jubilatuen elkarteetako bazkide ez direnek ere har dezakete parte bidaian, eta dagoeneko eman daiteke izena. Inskribatzeko Baigerako bulegoetara joan behar da, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era bitartean.

Ekainaren 15ean abiatuko dira Rennesera, eta han pasatuko dituzte aurreneko eta bigarrengo egunak. Ondoren, Le Mont Saint Michel eta Cancale bisitatuko dituzte. Laugarren egunean, Saint Malora eta Dinanera joango dira, eta bosgarren egunean, berriz, Vannes eta Fougeres bisitatuko dituzte. Ekainaren 20an egingo dute itzulerako bidaia.