Uztarriak bazkideen batzarra egingo du bihar

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2014ko balantzea, 2015erako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, osteguna, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

2014ko balantzea, 2014rako aurrekontua eta aurrera begirako hobekuntza eta berrikuntza proposamenak izango dira hizpide batzarrean.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2014ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2014ko laburpena

                            - Uztarria herri aldizkaria

                            - www.uztarria.eus

                            - Uztarriaren produktuak (liburuxka biografikoak)

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

2.- 2014ko balantze ekonomikoa eta 2015eko aurrekontua

3.- Etorkizuneko erronkak

         - Liburuxka biografikoak (proiektuari bukaera eman)

         - Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak

4.- Galdera-erantzunak

Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide