'Ezustekoa' eta 'Grabatzen' lanak antzeztu dituzte Orioko eta Azpeitiko ikasleek

Uztarria.eus 2014ko aza. 10a, 17:27

Haurren antzerki topaketak egin dituzte gaur, astelehena, Soreasu antzokian. Bi umorezko obra antzeztu dituzte Orioko ikastolako eta Ikasberri Azpeitiko ikastolako gaztetxoek. Oriotarrek Ezustekoa lana aurkeztu dute, eta azpeitiarrek, berriz, Grabatzen. Aktoreez gain, herriko eskoletako ikasleak ere izan dira Soreasun, antzerkiaz gozatzen.

Bihar, asteartea, jarraituko dute umeen emanaldiek. 11:00etan eta 15:30ean izango dira, Soreasun.