Adin guztietako herritarrak bildu ditu Grand Prix ikuskizunak

Uztarria.eus 2014ko urr. 27a, 10:31

Zezen Beltz elkarteak lortu du haurrak, helduak eta adinekoak plaza berean batzea. Izan ere, zapaturako antolatu zuten Grand Prix ikuskizunak herritar guztien arreta erakarri zuen.  Jende ugari bildu zen zezen-plazan, jolasak ikusteko.

Azpeitiko gazteek eta bisitariek dozena erdi bat joko egin zituzten herriko zezen-plazan, zapatuan. Prix plazara enpresak lagundu zion Zezen Beltzi jaia antolatzen, eta arrakastasuna izan zen. Puzgarriak, ur-jolasak, mahai jolasak zezenarekin… denetik egiteko beta izan zuten.

Bestalde, ikuskizunaren amaieran, txahalak atera zituzten plazara, gaztetxoek haiekin jolasteko aukera izan zezaten. Jaia eta umore ona izan ziren nagusi zapatu arratsaldean, herriko zezen-plazan.

Beste zenbait ekitaldi antolatu zituen Zezen Beltzek astebururako. Haien artean, haurrentzat sokamuturra, txahal saiheski eta oilasko erretzea edo Zezen Beltzen sei urtetako irudiak biltzen dituen bideoaren proiekzioa.