Egitasmoz beteta dator Azoka Herritik

Uztarria.eus 2014ko ira. 8a, 12:33
Azoka Herritiken sustatzaile eta antolatzaileak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Hilaren 19an, 20an eta 21ean izango da aurtengo Azoka Herritik. Azoka baino egun batzuk lehenago, irailaren 17an eta 18an, dokumental emanaldia nahiz mahai-ingurua eta hitzaldia izango dira.

Hilaren 19an, 20an eta 21ean izango da aurtengo Azoka Herritik, eta egitarau oparoa antolatu dute egun horietarako. Azoka baino egun batzuk lehenago, irailaren 17an eta 18an, dokumental emanaldia nahiz mahai-ingurua eta hitzaldia izango dira.

Azoka "salerosketarako tokia baino gehiago" dela azaldu dute antolatzaileek: "Elkartrukea da. Produktuena ez ezik jakintzen, ideien eta lankidetzaren partekatzea ere bai". Horren lekuko dira, salerosketa guneez gain, egitaraua osatzeko antolatu dituzten egitasmoak. Hala nola, haur eta gaztetxoentzako ekimenak, gogoetarako txokoa, kultur egitarau zabala nahiz tailerrak izango dira asteburu osoan zehar.

Azoka Herritik antolatzen ari diren elkarteek lortu nahi dutena zera dela azaldu dute: "Beharrezkoa den aldaketarako aletxoa jartzea. Azpeitian bizi, kontsumitu, lan egin eta gozatzeko modu berri bat bultzatuz".

Hemen irailaren 19rako, 20rako eta 21erako prestatu duten egitaraua osorik:

Salerosketa guneak

Irailak 19, ostirala:

Baserritarren azoka, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 20, zapatua:

10:00etatik 14:00etara baserritarren azoka, plazan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Bertan elkarteko dendarien stock-a Izarraitz pilotalekuan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bigarren eskuko azoka, Done Jakue kalean.

Irailak 21, igandea:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara artisauen azoka, plazan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Bertan elkarteko dendarien stock-a Izarraitz pilotalekuan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bigarren eskuko azoka, Done Jakue kalean.

Kultur egitaraua eta tailerrak

Irailak 19, ostirala:

18:30ean Azoka Herritiken aurkezpena, plazan.

19:00etan Dantza Suelto eskolaren eskutik, dantza saioa, plazan. Juan Antxieta musika eskolako txistulariek jarriko dute musika.

Irailak 20, zapatua:

10:00etan Itsasi Kultur Taldeko ttuntturroak kaleetan zehar.

10:00etatik 14:00etara: Juan Antxieta musika eskolaren erakustokia, Plaza Txikian. Instrumentuak jotzeko aukera, emanaldi txikiak...

11:30 Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.

12:00etan Loiolako pipermorroaren dastaketa, plazan.

12:00etan Erniarraitzeko bertsolariak, plazan.

16:00etatik 20:00etara Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek argazkiak aterako dizkiete herritarrei, Sanagustinpean prestatutako estudioan.

18:30ean Euskal Herriko III. Sega Pika txapelketa, Eliz Kaletik Done Jakue kalera bitarteko pasaleku berrian.

Irailak 21, igandea:

09:00etan Izarraitz Txistulati Taldearen goiz eresia.

10:00etatik 14:00etara: Juan Antxieta musika eskolaren erakustokia, Plaza Txikian. Instrumentuak jotzeko aukera, emanaldi txikiak, kalejirak...

11:30ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira.

12:30ean dantza jauziak, Perez Arregi plazatxoan.

16:00etatik 20:00etara Azpeitiko Arkeologia taldeak eta Jesus Tapia arkeologoak eskainitako tailer praktikoa, Frontoi Txiki alboan.

19:00etan pintxo-poteoa Azpeitiko Tabernarien Elkartearen eskutik.

Haur eta gaztetxoentzat

Irailak 20, zapatua:

Egun osoan jolas-gunea Olazko Andre Mariaren plazan. 

11:00etatik 14:00etara gailetak egiteko tailerrak, plazan.

17:00etan malabareen ikastaroa, Olazko Andre Mariaren plazan.

Irailak 21, igandea:

Egun osoan jolas-gunea Olazko Andre Mariaren plazan.

11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Arte eta Diseinu ikastegikoekin eskulanak, Sanagustinpean.

Egun osoan xextoen eta papel marmolizatuen tailerrak, plazan.

18:00etan herriko pailazo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

Gogoetarako, Faktoria

Irailak 10, asteazkena:

19:00etan Ezkutuko zorra dokumentala eta mahai-ingurua, Ta3. zine klubaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 17, asteazkena:

19:00etan Bidezko merkataritzari buruzko Hiru begirada dokumentala eta mahai-ingurua, Ta3. zine klubaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 18, osteguna:

19:00etan Ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean hitzaldia. Sanagustin kulturgunean izango da Elkar-ekinek etya Olatu Koop-ek antolatuta.

Irailak 20, zapatua:

09:30ean azokaren antolatzaile eta parte-hartzaileentzat gosaria, Sanagustin kulturgunean.

10:30ean Baserritarrak eta teknologia gai hartuta, www.baserritik.com eta www.urolakostaonline.com webguneen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

11:00etan baserritar ekintzaileen aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean.

13:00etan Urola Gustagarri egitasmoaren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

17:30ean herrigintzako eragileen topaketa, Sindikatu Zaharrean.

19:00etan herrigintzako topaketen ondorioen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 21, igandea:

11:30ean aisialdiaren inguruko aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean.

12:00etan afizioa ofizio elkarrizketa, Sanagustin kulturgunean.

12:30ean turismoaren inguruko aurkezpenak Sanagustin kulturgunean.

13:00etan HemenBuy! Azoka on line-aren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 24, asteazkena:

19:00etan Biziberri dokumentala eta mahai-ingurua Ta3. zine klubak antolatuta, Sanagustin kulturgunean.