Manuel Unanueri erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Hamaikabat 2014ko api. 28a, 11:48

Manuel Unanue Ogasun batzordeburuari erantzunez:

  • 2014ko aurrekontuak landu eta onartzeko, Ogasun batzordearen bost bilera eta udalbatza bat egin ziren. Aitor Aranguren udalbatzan eta lau batzordetan egon zen eta arazo pertsonalengatik ezin izan zuen bosgarrenean egon.
  • Aitor Arangurenek itsu-itsuan sinesten du parte-hartze prozesuetan, eta beti txalotu ditu Plan Estrategikoa eta 'Denon Artean' prozesua. Eta, asko baloratzen du azpeitiarren parte-hartzea prozesu hauetan eta besteetan.
  • Aitor Arangurenek esandakoaren gainean, Manuel Unanuek atentzioa desbideratu du. Aitor Arangurenek ez du gezurrik esan eta esandakoari eusten dio, zeren:
    • 2014ko aurrekontuen helburu nagusietako bat, Plan Estrategikoarekin lotzea zen. Hamaikabatek horrela eskatu zuen batzordean. Eta ez zen ahalegin hori egin.
    • Hamaikabatek 'Denon Artean' prozesuaren gaineko informazioa eskatu zuen, jakiteko ze proiektu jasotzen ziren aurrekontuetan. Batzordeetan ez zen aurkeztu, ez eztabaidatu, horretaz. Oraindik ere Udalean ez da aurkeztu 'Denon Artean' prozesuaren informaziorik eta emaitzik. Hori horrela da.
    • Aitor Arangurenek ez zuen alboratu beste batzorde bat egitea, proposatu zitzakeen gaiei buruz hitz egiteko. Ekarpenak alkateari pasako zizkiola esan zuen. Hala egin zuen. Eta alkateak ez zien kasurik egin Hamaikabatek egindako ekarpenei.
  • Arrazoi guzti horiek, aurrekontuak onartu zireneko udalbatzan azaldu zituen Aitor Arangurenek eta ondorengo prentsa ohar batean. Ez du egiten, Manuelek dioen bezala, orain medioen aurrean eta Udal gobernuari aurrez-aurre ezer esan gabe.
  • Manuel Unanuek dioen "ehunka lekuko”" horiek ez dakite hori horrela izan dela. Agian, esan beharko zaie hori horrela izan dela.

Hau da egia. Eta Azpeitian Zer? aldizkarian kontrakoa esatea, ez da bidezkoa. Ezin da egin.

Beste kontu bat da, Bilduk bere taldearen barnean hausnarketa horiek egitea. Baina, udaleko batzordeetan eta oposizioarekin, ez da egin.

Eta, Hamaikabateko zinegotziaren izena zikintzeak, Manuel Unanuek dioen bezala "ehunka lekuko" erabiliz, ez dio batere mesederik egiten duen karguari. Eta gainera, berriro ere, gezurra esanez.

Eta alkateak nahi badu, prest nago publikoki nik esandakoak bere aurrean defendatzeko.